Osasuna eta ongizate integrala - Zentro Parasanitarioa


Gipuzkoa
Tel. 943770133

Ordutegia: 9:00 - 13:00 / 15:00 - 20:30

- Maalako Errebala, 6 - ARRASATE

- Kale zaharra, 42 - OÑATI

Harrera eta hitzorduetarako telefonoak:

943 77 01 33 | 629 903 562 | 639 024 714

RPS 286/13 - Ez da Osasun Zentroa - ROP 10/278

Masajes Abuin

Ibilbide luzeko profesional prestuak

Jose Luis Abuin eta Puy Bideburuk eskainitako zerbitzuak. Masaje desberdinetan eta naturalak nahiz osagarriak diren tekniketan ziurtaturiko formaziodunak eta eskarmentu handikoak.

Kiromasajea, Osteopatia, Naturopatia-Kontsulta Naturista irisaren bitartezko diagnostikoarekin… beti ere Erlaxaziora, Ongizatera eta Osasun integralera bideratuta.

Bere ibilbidea oso ezaguna da Arrasaten eta Debagoienean, 1983 urtetik ari direla.
- Masajista eta osteopata modura Oñati eta Arrasateko polikiroldegietan, Mendia Jauregia Mediku Zentroan eta bere kontsultan.
- Erakunde desberdinentzako masaje ikastaroak emanez, besteak beste INEM, Mondragon Unibertsitatea, EPA…
- Gorputza eta Gogoa metodoaren norbere buruaren zaintza eta gimnasia ikastaroak Txagorritxu Hospitaleko edo Bergarako Udaletxeko lankideentzat, edota Kutxaren Familia eta Giza Hezkuntza Zentroan eta Arrasateko polikiroldegian.

GURE HELBURUA ZURE BIZITZA KALITATEA HOBETZEAN LAGUNTZEA DA!

Masajeak

Masaje motak
- Lasaigarria, Estresaren kontrakoa: Orokorra, leuna eta orekatua, lasaitzeko behar duzuna.
- Lepokoa eta/edo Hanketakoa: Zorrotzagoa, sakona eta eraginkorra muskulu estuak askatzeko, gerrialde, zerbikal edo artikulazio minak, kirol-masajea, luzatze ariketak...
- Oinetako Reflexologia. Masaje erlaxagarria. Erreflexu puntuak lantzen dituen oinetako masajea, gorputz osorako eragin lasaigarria. Lepoan nahiz hanketan.
- Eskuzko Drenaje Linfatikoa: Manipulazio geldi eta leunen bitartez zirkulazio linfatikoa biziarazten duen masajea. Egokia likido erretentzioetan eta hanka nekatuentzako.
- Masaje Pertsonalizatua: Zeure neurriko masajea. Zure nahien arabera hobe datorkizun masajea sortzen joango gara, era bakoitzeko onena konbinatuz.

Bonoak, Opari-txekeak eta Masaje ikastaroak

Bonoak: Masajeak sarritan egiten badituzu, merkeago 50 minutuko saioetarako 10+1 bonoak dituzu.
Masaje ikastaroak: Nahi baduzu, zure bikotearekin, etxekoren batekin edo lagun batekin batera etor zaitezke eta masajea den hitzik gabeko komunikazio zoragarria ikasi.
Opari-txekeak: Opari berezia eta arrakastatsua egin nahi? Oparitu masaje-txekea




Masajes Abuin facebook twitter

ZERBITZUAK