Txinatar medikuntza tradizionala - Txinatar medikuntza tradizionalaren hainbat teknikaz baliatzen gara, moxibustioa (beroa), digitopresioa, bentosak edo landareak, hainbat aldaketa saihestu eta laguntzeko, sistema inmunearen erantzuna hobetuz, tonua, bizi indarra eta osasun egoera orokorrean indartuz.

Txinatar medikuntza tradizionala

Txinatar medikuntza tradizionalaren hainbat teknikaz baliatzen gara, moxibustioa (beroa), digitopresioa, bentosak edo landareak, hainbat aldaketa saihestu eta laguntzeko, sistema inmunearen erantzuna hobetuz, tonua, bizi indarra eta osasun egoera orokorrean indartuz.

Akupuntura eta moxibustioa

Qi-an (energian) datza, gorputzaren oinarrizko osagarrietariko bat. Aldaketa baten aurrean energia da mintzen lehena, funtzioa gero eta azkenik egitura. Horregatik azaltzen ditugu sarritan egonezin fisiko edo psikikoak eta azterketa asko egin arren badirudi “ez dugula ezer”. Aldatutakoa gure energia delako gertatzen da, gure gorputzaren funtzioan edo egituran ez da oraindik gaitzik azaleratzen analitiketan eta diagnostiko frogetan agertzeko.