Naturista kontsulta - Irizpide naturista gorputzaren oinarri autoregulatzaileen ulermenean eta erabiltzean datza eta gizakia bere osotasunean eta bere inguruan integratuta begiesten du.

Naturista kontsulta

Irizpide naturista gorputzaren oinarri autoregulatzaileen ulermenean eta erabiltzean datza eta gizakia bere osotasunean eta bere inguruan integratuta begiesten du.

Ez dago gaixotasunik, gaixoak baizik!

Primum non nocere printzipio hipokratikoa jarraiki, naturopatak naturan aurki daitezkeen bitarteko terapeutikoen erabilpena lehenesten du barneko auto-sendaketa indarrak bultzatuz oreka lortu asmoz.

Medikuntza ofizialak este bere aurrerakuntzek abantaia ugari dituzte, baina bere eraginkortasunak muturreko eta arrisku egoeretan ez digu haietan itsu fidatzera eta gizakiak gaixotasunei aurre egiteko dituen berezko baliabideetaz ahaztera eraman behar. Dietoterapia, erlaxazioa, baraua, senda-belarrak, ura edo lokatza bezalako elementu naturalak… beti egingo dute gure alde eta sakoneko trataera beti izango da arindu sintomatikoa baino indartsuagoa. Hipokratesek K. a. V mendean aipatutako “bizi-indarra” bultzatzean datza.
Tokiko mina arazo orokor baten ondorioa izan daiteke. Adibidez, ekzema baten aurrean ez da nahikoa izaten krema ematea sintomak deusezteko, gorputzaren garbitasun sakona behar izan daiteke beste inon eta beste itxura batekin ager ez dadin.