Masajea eta gorputza - Nerbio sistemarentzat eta odolaren zirkulaziorako lagungarri izateaz gain, masajeak muskulu-ehuna bizitu eta hobetzen du, hezur-ehuna zeharka eta baita ehun adiposoa eta azala.

Masajea eta gorputza

Nerbio sistemarentzat eta odolaren zirkulaziorako lagungarri izateaz gain, masajeak muskulu-ehuna bizitu eta hobetzen du, hezur-ehuna zeharka eta baita ehun adiposoa eta azala.


Muskulu-ehuna:
Masajeak muskuluak indartu, elikatu eta berpizten ditu, nekearen sentsazioa gutxituz eta kirolerako edota lanerako gaitasuna hobetuz. Muskuluen malgutasuna mantentzeko lagungarria da. Garrantzizkoa uzkurdura eta zama saihesten.

Hezur-ehuna:
Masajeak ez du hezurretan eragin zuzenik baina bai ordea inguratu, estali eta laguntzen dien guztian. Haustura baten ondoko igeltsu tartean, masajeak osatzea azkartzen du orbain-ehunak, kalitate gutxikoak edo itsaspen txarrak saihestuz.

Ehun-adiposoa, zelulitisa:
Masajeak gorputzaren ingerada berreskuratzen eta koipe metaketak gutxitzen laguntzen du.

Azala:
Bere odol-garraioa bizitzen du, hildako zelulen erorian edota gantza ezabatzean da lagungarria, garbituriko poroetatik elikatuz eta hobe arnastuz.