Masaje baten gozatua - Bizitzak asko eskatzen du baina ez gaitezan minera, gogortasunera, ohitu ezinbesteko izango balitz bezala. Oro har, ez gara gure egoeraz jabetzen masaje on baten txekeoa eta doitzea lortu arte. 

Gorputza, burua eta masajea bata bestearentzat eginak daude benetan!

Masaje baten gozatua

Bizitzak asko eskatzen du baina ez gaitezan minera, gogortasunera, ohitu ezinbesteko izango balitz bezala. Oro har, ez gara gure egoeraz jabetzen masaje on baten txekeoa eta doitzea lortu arte.

Gorputza, burua eta masajea bata bestearentzat eginak daude benetan!

Egitan, gorputza, gogoa eta masajea batera izateko sortuak dira!

Aspaldi frogatu da masajea oso eraginkorra dela era guztietako arazo muskular eta artikularretan, biok nahiz azala bera indartuz eta oso eraginkorra ere nerbio sistemaren lasaigarri moduan.

Horrez gain, kontaktu fisikoan ba da elikatu, indartu, lagundu eta osatu ere egiten duen zerbait, non harreman fisiko gabeko haur bat edo edozein abere kume, nahiz eta elikadura zuzena izan, ez delarik fisikoki sano hazten ez fisiko nahiz mentalki garatzen.

Guzti honek zoragarri bihurtzen du masajea norberaren ongizaterako, gure bizitza baldintzen hobetzerako eta eguneroko presioei eta lan aste nekagarriari aurre egiteko.

Geure burua ezagutzeko ere baliagarria izan daiteke, askatasunez mugitu eta arnasteko gauza izanik, zainduta sentitzen den geure gorputzaren gozatua eta esker ona jasotzen dugun heinean.

Gozatutik hara, mina edo estresa izatetik, lasaitasuna, osasuna eta ongizatera garamatzan miraria bezalakoa da.